XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senarra gutxitan bezala mozkortu, eta pistola dantzatzen ibili zen. Etxean triskantza egin, lagun bat ospitaleratu eta ezkonberriak haserretu egin ziren. Fridak gurasoen etxean, Coyoacango Etxe Urdinean eman zuen eztei gaua.

Handik egun batzuetara, Diego bila joan zitzaion. Reforma Etorbidean zuten etxebizitzan jarri ziren biak. Isilpean egin nahi bazuten ere, prentsak ezkontzari buruzko oharra agertua zuen. Luze gabe, bolo-bolo zebiltzan jendearen ahotan bikoteari buruzko esamesa gaiztoak.

Ezkontzak ekarri zuen onurarik Etxe Urdinera ordea. Kahlotarren etxean geratzen zen azken alaba zen Frida, eta Riverak aitaren zor guztiekin kito egin zuen. Diegorekin, Fridak goren mailako artisten artean ibiltzeko aukera zuen. Elkarrenganako maitasunak benetakoa zirudien.

Identitatea

Riverak Kahlorengan izango duen eragin piktorikoa berehala igarriko da, hala estiloan nola mamian. Adibide bat: 1929an egingo du Fridak gerora bere-berea gertatuko den estiloko lehen autoerretratutzat har daitekeena.